Adimen anitzak kontuan hartuz elkarrekin ikasten.

 

ADIMEN ANITZAK
Adimen Anitzen teoria Howard Gadner Hezkuntza Doktorearen teoria bat da. Harvard-eko irakasle honen teoriak eta IKASKETA KOOPERATIBOAREN metodoak Antoniano Ikastetxearen Hezkuntza Berrikuntzarako kezkei erantzuten lagundu digu. Hona hemen teoriaren laburpentxo bat:

 

 

Orain arte gizakiok adimen mota bakar bat besterik ez dugula suposatzen zen, baina teoria honen arabera, gure adimenak ANITZAK dira .

Gaur egun 8-9 adimen mota desberdin aurkitu dituzte .

Hauek dira: Interpertsonala, musikala,  Intrapertsonala, naturalista, linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, gorputz-zinetikoa eta espirituala.

 

Guztiok adimen mota guztiak ditugun arren, pertsona bakoitzean adimenen bat besteak baino garatuago dago, bakoitzaren faktore genetikoen arabera eta bakoitzaren kultura eta testuinguruaren arabera.

Adimen anitzen ikuskera honek hezkuntza ulertzeko ikuspegi desberdina eskatzen du, eskola eredu berri bat, alegia; bakoitzak adimen perfil ezberdina baldin badugu, ikasi ere modu ezberdinean egingo dugulako eta habilitate ezberdinak izango ditugulako.

Gure erronka eskolan adimen guztiak lantzea da. Ikasle bakoitzaren interes eta habilitateetatik abiatuz eta geletako aniztasunari erantzunez, askoz emaitza hobeagoak lor ditzakegula sinesten dugu.

Horretarako ezinbestekoa da kooperatzen ikastea eta ikasteko kooperatzea, alegia

IKASKETA KOOPERATIBOA

Ikasleen arteko lankidetza sustatzen duen estrategia metodologikoa da Ikasketa Kooperatiboa. Ekimen honen helburua ikasgelako eguneroko jardueretan  irakaste/ikaste prozesu elkarreragile eta autonomoak bermatzea da, ikuspuntu inklusibotik  eta   norberaren ezaugarriak errespetatuz. Honen bitartez lortuko dugu:

 

a. Talde-kohesioa: Modu antolatuan taldean lan egiteak  taldearen kohesioa ekarriko du.
b. Talde-lana baliabide gisa: Egitura eta ariketa ezberdinen bitartez edukiak bereganatzea.
c. Talde-lana eduki gisa: Taldean lan ondo egiten irakastea.