GURASOKIDE

Eskolan eta gure seme-alaben heziketan gure partaidetza ezinbestekoa da. Ideia honekin Antoniano Ikastetxeko Haur Hezkuntzako gurasoentzat programa bat jarri dugu abian: GURASOKIDE programa.

 

Zer da GURASOKIDE? 

 

Gurasokide ez da hitzaldi edo guraso-eskola programa bat. Gure ikuspegia elkar banatzearena eta elkar laguntzearena da. Adin konkretu bateko haurrak ditugunok, askotan kezka eta hizpide berdinak izaten ditugu, eta horiek partekatuz elkarrengandik asko ikas dezakegu.

Lan hori aurrera eramaten laguntzeko, Kristau Eskolak eskainitako materiala eta gidaritza, eta Antonianoko HHko bi guraso izango ditugu saioak antolatu eta dinamizatzen.

 

Zer eskatzen digu programako partaideei? 

 

Ikasturte honetan hiru saio antolatuko ditugu, eta hiruetan parte hartzeko konpromezua eskatzen dugu. Saioak arratsaldez izango dira 18:00etatik 19:30era, eta ikasturte honetako 1. saioa azaroaren 13an izango da,   “HEZTEA” gaia landuz. Hurrengo 2 saioetako gai eta egunak bertan adostuko ditugu kide guztien artean.