Haurra lehen urteetan bere nortasuna eraikitzen hasten da, horregatik haur hezkuntzak berebiziko garrantzia dauka haurraren garapenean.

 

Etapa honetan nortasuna, adimena, gorputzaren ahalmenak, gizarteratzeko eta harremanetarako gaitasunak garatzen hasten dira.

 

Gure ikastetxean inguruneak duen garrantzia oso kontutan hartzen dugu eta berezko gaitasunak ahalik eta gehien gara daitezen zaintzen dugu,  ingurune seguru batetik abiatuz, haurra estimulatu eta berez dituen gaitasunak garatu eta indartu egiten ditugu, bizitzan garapen osoa izateko oinarriak finkatuz.

 

                Urte bateko gela

                Ordutegi malgua du 7:45-16:30h

                Urtean hamaika hilabetez irekia dago