ORDUTEGIA

     Haurtzaundegiko ordutegia malgua da 7:45- 16:30

 

IRAKASLEAK

  • HH1A- Amaia Pinedo / Maje Arregi
  • HH1B- Ainara Mendizabal / Maje Arregi

 

INFORMAZIOA

   Gure helburua haurra lasai eta goxo egotea da, etxean bezala sentitzea. Horregatik, talde bakoitzak bi hezitzaile ditu, haur bakoitzak behar duen arreta jaso dezan.

   Oso garrantzitsua da familia eta hezitzaileen arteko harremana estua eta zuzena izatea. Eguneroko komunikazioa bermatzen dugu, etxeko eta eskolako informazioa elkar-trukatuz sarrera eta irteeretan.

   Haurraren eskolaratzea goxoa izatea ezinbestekoa da urtea ondo joateko. Horregatik, egokitzapen aldia pertsonalizatua egiten dugu, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatuz.

    Haur guztien garapena estimulatzeko txiki-txikitatik eguneroko errutinak eta ekintza ezberdinak egiten ditugu gelan. Unitate bakoitzean gaiari lotutako abesti eta ekintzak lantzen ditugu. Ekintza finko bezala “altxorraren saskia” edo jolas heuristikoak egiten ditugu, adibidez, hatz pinturak erabiliz, textura ezberdinetako objetuak aztertuz, animalia ezberdinak gelara ekarriz.. . Ekintza guzti hauen bitartez, kontzeptuak eraikitzen joango da haurra, eta pertsonekiko eta gauzekiko jarreren ikaskuntzan oinarriak jarriko ditu.