Haurraren heziketa osotasunezko prozesu zabala da. Eremu akademikoaz gain bere  afektibitatea, sozializazioa, nortasuna eta heldutasuna kontuan hartu behar ditugu. Kirolari esker balio hezitzaile ugari eskura ditzake: Besteenganako lankidetzako jarrerak, aurkarienganako eta goikoenganako errespetuzko jarrerak, esfortzuaren kultura, hobetzeko sena, autodiziplina, aisialdirako ohitura osasuntsuak (higienea, elikadura)… azken finean esan daiteke bizitzarako eskola dela kirola.

Helburu hauek hainbat bidetatik landu ahal izateko garrantzi handia ematen diogu eskola kirolaren antolaketari eta horregatik baliabide eta lan ugari eskaintzen diogu:

 

                Entrenamenduak egunero

                Koordinatzaile eta entrenatzaile titulatuak

                Kirol eskaintza anitza: Eskubaloia, saskibaloia, judoa, joku jolasak, pilota, mahai tenisa, karatea, xakea eta futbola.

                Atletismoa LH6 tik DBH4 ra

                Guraso-kirola: gurasoentzat antolatutako entrenamenduak