JOSE DOMINGO EPELDE FUNDAZIOA

XEDEA

Jose Domingo Epelde Fundazioa, Antoniano Ikastetxea izena duen Hezkuntza komunitateari babes juridikoa emateko sortzen da.

Fundazio honen babespean gauzatu den hezkuntza proiektuak hurrengo helburuak betetzen ditu: Ikasleen formakuntza eta hezkuntza integrala, bere  giza, gizarte eta erlijio dimentsioetan, Euskal kulturaren sustapena, kultura eta berea duen euskara erabili, defenditu eta garatuz, eta ikastetxeko harremanen bizkar- hezurra eginez, eta gure helburuak betetzeko beste ikastetxe naiz erakundeekin elkarkidetza ezarriz.

Hezkuntza jarduera derrigorrezko eremuan gauzatzen da: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

GOBERNU ORGANOAK ETA OSAKETA

 

GOBERNU ORGANOEN HAUTAKETA

  • Zaingo Batzordea 10 lagunekin osatuta dago eta karguaren iraupena 4 urtekoa da. Bi urtetatik behin Zaingo Batzordeko kideen erdiak berrituko dira. Zaingo Batzordeko kideak horrela izendatzen dira: Bi kide aita frantziskotarren proposamenez, 4 kide ikasleen gurasoen proposamenez eta beste 4 kide lankideen proposamenez.

  • Zaingo Batzordeak 5 kide izendatzen ditu Batzorde Betearazlea osatzeko : kide bat Aita Frantziskotarren izenean, 2 lagun ikastetxeko ikasleen gurasoek izendatutakoak, eta beste bi ikastetxeko langileen artean izendatutakoak.

 

GOBERNU ORGANO BAKOITZAREN ESKUDUNTZA

  • Zaingo batzordea Fundazioaren gehienezko agintaritza organo bezala, helburu fundatzaile guztiak bete eta Fundazioaren ondarea osatzen duten eskubide eta ondasunak arretaz administratzeko ahalmena du. Fundazioaren kudeaketa arruntaren ahalmena Batzorde Betearazlea, zuzendari gerentea eta zuzendari pedagogikoaren esku utziko ditu.

 Ondorengo ahalmenak gordeko ditu beretzat:

    • Fundazioaren kudeaketa organoen gain utzi ez diren guztiak.

    • Batzorde Betearazlean parte hartzen duten kideen izendapena.

    • Urteko kontu eta aurrekontuen onarpena Fundazioko Hezkuntza Zentroko araudiaren onarpena.

    • Lur-ondasunen antolatze ekintza eta hipoteka-bermea duten maileguen lorpena.

    • Zuzendari-gerente eta ikasketa zuzendariaren izendatze eta kargugabetzea.

    • Fundazioetako Babeslearen baimena behar duten ekintzak

  • Batzorde BetearazleaBere funtzio nagusia Zaingo Batzordeak beregan utzitako funtzioak gauzatzea da, eskritura publikoan notario aurrean sinatuta agertzen den bezala.
  • Zuzendari pedagogikoa eta zuzendari kudeatzailea Zaingoa Batzordeak beraiengan utzitako funtzioak gauzatzea da, eskritura publikoan notario aurrean sinatuta agertzen den bezala.

 

GOBERNU ORGANOEN AKORDIOEN EZTABAIDA ETA ONARPENA

  • Zaingo Batzordea, pertsonalki edo errepresentazioz bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean, baliodun osatuta geratzen da. Akordioak gehiengo soilez erabakiko dira.
  • Batzorde Betearazlea, pertsonalki bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean, baliodun osatuta geratzen da. Akordioak gehiengo soilez erabakiko dira

 

GOBERNU ORGANO BAKOITZEKO PARTAIDEAK

 Zaingo Batzordea

Jexux Artola- lehendakaria- (fraidea)
Pakita Galarraga (fraideen ordezkaria)

Idoia Sarasua (gurasoa)

Rosa Sorazu (gurasoa)
Fatima Ostolaza (gurasoa)

Arantxa Mujika (gurasoa)

Andoni Puyadena (langilea)

Joxerra Barrena (langilea)

Sergio Ceberio (langilea)

Ander Ibarguren (langilea)

Batzorde Betearazle

Jexux Artola (fraidea)
Idoia Sarasua (gurasoa)

Fatima Ostolaza (gurasoa)
Ander Ibarguren (langilea)
Sergio Ceberio (langilea)

Zuzendaritza Taldea

Itziar Murua (Zuzendaria)
Imanol Epelde (DBHko koordinatzailea)
Ainhoa Mendia (LHko koordinatzailea)

Olatz Txapartegi (HHko koordinatzailea)

Gerentea

Miguel Fernandez

Orientatzeileak

Barbara Pajares HH-LH

Vanessa Becerra DBH