Xedea

Antoniano ikastetxea haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako (1 ­- 16 urte) ikasleei zuzenduta dago eta pertsonen garapen osoa lortzea du helburu, guraso eta irakasleen lankidetza estuaz.

Euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz, biak ezagutu eta bizi izatearen aldeko lana egiten duen ikastetxea da.

Jatorriz frantziskotarra da, eta kristau eskola izanik, ikasle guztiei irekia da, inolako bazterkeriarik egin gabe.

Ikaslearengan gaitasun eta jokaera kritikoa, zuzentasuna, erantzukizuna, autonomia, elkartasuna eta elkarrenganako begirunea sustatzea ditu helburu.

 

Ikusmira

 

Hezkuntza integrala sustatzen duen ikastetxea, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eskainiz.

Haur bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz, bakoitza bere osotasunean garatzen lagunduko duen ikastetxea.

Ardatza euskara izanik pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu, hizkuntza propioa eta kontaktuko hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza batean beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz.

Herrian txertatua, bertako hainbat ekintzetan parte­hartzea bultzatzen duena.

Zarautzen erreferentzi zentroa da.

 

Balioak

Kristau eta giza balioetan oinarrituta prestakuntza onena eskaintzen du, pertsona gizarteko arazoei aurre egiteko gai izan dadin, parte hartze aktibo eta kritikoa bultzatuz, bakoitzaren ahalmenak kontutan izanik (erref: ikasleen irteera profila)

MENDE BAT MUNDU BAT  

Kilimak goizero egiten dizkigu itsasoak
olatuekin jolastuz harrapaketara
eta hondarrak 100 urte kontatu ditu
dagoeneko.

Alde za(ha)rrak goizero besarkatzen gaitu
gure erroen gainean hartu dezan arnas.
kanpandorreak 100 urte kontatu ditu
dagoeneko.

Mende bat, mundu bat ikasten
Mende bat, mundu bat irakasten.

Mundu bat, mende bat Antonianotan
Beste mundu mende bat eraiki asmotan.

Orain gara fraideek utzi zizkiguten gelak,
kolorez jantzitako pasillo eta arbelak,
egin ditugun ametsak eta egingo ditugunak.


Orain, aulkitan eseri ginen denak gara
langile ta guraso guztien taupadak
egin ditugun ametsak eta egiteko ditugunak.
 

Mende bat, mundu bat ikasten
Mende bat, mundu bat irakasten.

Mundu bat, mende bat Antonianotan
Beste mundu mende bat eraiki asmotan.